XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Hobe, zautan doi doia ihardetsi.

Biharamunean, Uztailaren laua zen.

Goizeko sei orenetan, bere hirur marruma handiak berritz eginik, gure untzia sartu zen Habanako portu ederrean.

Jada baziren han hamarbat untzi erresuma guzietakoak: español, angles, alaman eta amerikano, batzuk kargatuak, bertzeak kargatzekoak.

Orroaz asi ziren oro, alde guzietarik muuuu eta muuu.

Hola egiten dute elgarri agur itsasuan untziek.

Zer atsegina handik oren baten buruan, gure paperak jaunskila beltcharan bizar chorrotch bati irakutsi-eta, zangoak Habanako lurrean finkatu gintuelarik! Iduritu zitzauzkun... segurki hala ez delarik...... zeruan sartzen ginela ifernutik!.

Bainan Habanan zerua dela?.

Fa, ez-eta aldeko zerbeit ere!.

Sobera bero ari da han, hasteko.

Gero, portuan ikusten den jendea bekunke gaichtokoa da.

Haur batzu harra bezen biluz-gorri hantche ikusi gintuen, sos baten eske gure ganat ethorriak.

Bainan nihork ez dezala uste izan soineko erosteko biltzen dituztela sosak haur hoiek: ez.

Edaria ez othe da soinekoak baino lehenago?.

Etcheak aphalak dire Habanan eta hemengoak baino hachitago arruntean... nun-eta ez diren taula beltz batzuez eginak, zimitzen eta kukusoen, bai-eta zorrien, egoitza hautuzko!.

Bainan, hala-hala, bazterra choragarria da han gaindi.

Hango loreen kolore min ederrak!.

Hemengo choriak ere ez ditazke hangoekin pare!.

Eta hango fruituaren emana!.

Ez ditake amets ere zenbat den!.

Eta nolakoak! Ahotik ezin utzi dire hainitz, hain dute mami ona!.

Bainan Gure Herria ez litake aski handi hango espantuentzat: bego beraz hortan....